Euskal Herriko beste emakume edo talde batzuekin harremanetan jartzeko aukera, adibidez, arazo edo interes komunen bidez.
Informazioa eta prestakuntza ematea. Buletinaren bidez, dauden ikastaroen, ekimenen eta proiektuen berri emanez, eta informazio-zentroen bidez, bakoitzak behar duen informazioa bila dezan.
Irakaskuntzaren, kulturaren, erakundeen, komunikabideen eta bizi-baldintzen arloetan, berdintasunera eraman gaitzaketen proposamen praktikoak egiten ditugu.
Ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektorean emakumeen dinamismoa eta networkinga sustatzea, web orri/datu-base baten bidezko diskriminazio positiboa erabiliz.