Inprimatu
Whatsapp ikonoa

'Dirulaguntzak - Subvenciones' testua duen ilustrazioa


Berdintasun arloko deialdiaren helburua da emakume-elkarteei eta elkarte mistoei zuzendutako dirulaguntzak arautzea, proiektuak edo ekintzak egin ditzaten gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko, edota emakumeen elkartegintza eta parte hartzea sustatzeko udalerriko bizitza politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaren esparru guztietan.

Elkarteentzako dirulaguntzak eskatzeko epea urte hasieran izaten da (egun zehatzak urtearen arabera aldatzen dira), eta justifikatzeko epea urtero urtarrilaren 31n amaitzen da.

Dirulaguntzak eskatzeko baldintzen inguruko informazio guztia eta ESKAERAK egiteko estekak Donostiako Udalaren web orrian daude jasota. Eskaerak online izapidetu beharko dira, Udalaren webguneko Bulego Birtualaren bidez

Informazio gehiago jasotzeko, honako telefonora deitu daiteke: 943 48 34 64.