Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Badakizu ez dela beharrezkoa salaketa aurkeztea babesa eta aholkularitza eskaini ahal izateko?

Udaltzaingoak Unitate Espezializatu bat du indarkeria matxistarekin lotutako kasuak artatzeko eta horien jarraipena egiteko.

Uniformerik gabeko agente espezializatuen talde horrekin harremanetan jar zaitezke, eta behar duzunean hitzordua eska diezaiekezu, diskrezio osoz betiere.

Tratu pertsonalizatua
Elkarrizketa ez da beti ertzain-etxean egin behar, erosoen zauden lekura joaten gara.

Konfidentziala izango da, eta harekin konfiantzazko eta komunikazioko lotura bat ezarri ahal izango dugu, indarkeria-egoera horretatik ahalik eta hobekien irteten laguntzeko.

Zein arrisku-mailatan zauden baloratuko dugu, zure burua babesteko neurririk egokienei buruz informatzeko eta/edo zure segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak azkar aktibatzeko.

Laguntza-sarea
Tratu pertsonalizatua eta aholkularitza integrala eskaintzen dizkizugu, eta, hala iruditzen bazaizu, zure eskura dauden zerbitzu juridiko eta sozialez eta erakunde/elkarteez osatutako laguntza-sare batera bideratzen zaitugu.

Helburua
Gure helburua zure segurtasuna eta ongizatea da, horregatik lagunduko dizugu prozesu osoan, zure denborak eta erabakiak errespetatuz eta babestuz.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu:
udaltzaingoa_eba@donostia.eus