Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Material piroteknikoa erabiltzea


Suziri bat pizten ari den haur baten ilustrazioa





Profesionalek bakarrik erabili behar dituzte produktu piroteknikoak, baina batzuetan helduek eta haurrek ere erabiltzen dituzte, eta hori oso arriskugarria da, litekeena delako bolbora nola erabili behar den ez jakitea.





Egungo araudian jasota daude produktu piroteknikoak erabili eta saltzeko mugak. Saltzeko eta erabiltzeko arau horiek nahitaez bete behar dira, horrek bermatuko digulako produktuak kontsumitzailearentzat egokiak direla.







Araudi aplikagarria


GIZABIDEARI BURUZKO ORDENANTZA, BIDE PUBLIKOAREN ERABILERA ETA GARBITASUNA ETA HIRI PAISAIAREN BABESPENARI BURUZKO ORDENANTZA (183. GAO, 2004-09-22koa).
  • 12.2. artikulua. Altzari urbanoak eta espazio publikoak babestea
    • h) Debekaturik dago bide publikoan sua piztea edo produktu piroteknikoak erabiltzea udalaren eta beste administrazio eskudunen baimenik gabe.
  • 49. artikulua. Lege-hauste motak
    • 12.2 h) artikuluaren arau-hausteak arintzat joko dira, eta 50 eurotik 200 eurora bitarteko isuna ezarriko zaie.

563/2010 ERREGE DEKRETUA, MAIATZAREN 7KOA,GAI PIROTEKNIKOEI ETA KARTUTXOEI BURUZKO ERREGELAMENDUA ONARTZEN DUENA.
  • 8. artikulua. Kategorizazioa.
    • a. Piroteknia-artifizioak:
      • Lehen kategoria: oso arrisku- eta zarata-maila txikia duten piroteknika-artifizioak, eremu jakin batzuetan erabiltzekoak, bizitegitarako eraikinetan erabiltzekoak direnak barne. (< 12 urtekoentzat debekatuta)
      • Bigarren kategoria: arrisku- eta zarata-maila txikia duten piroteknia-artifizioak, aire zabaleko eremu jakin batzuetan erabiltzekoak. (< 16 urtekoentzat debekatuta)
      • Hirugarren kategoria: arrisku-maila ertaineko piroteknia-artifizioak, aire zabaleko eremu handietan erabiltzekoak, eta giza osasunari kalterik ez eragiteko moduko zarata-maila dutenak. (< 18 urtekoentzat debekatuta)
      • Laugarren kategoria: arrisku-maila handiko piroteknia-artifizioak, adituek soilik erabili beharrekoak, erabilera profesionaleko piroteknia artifizioak ere esaten zaienak eta giza osasunari kalterik ez eragiteko moduko zarata-maila dutenak. Kategoria horren barnean hartzen dira piroteknia-artifizioak fabrikatzeko soilik diren objektuak. (aditu-ziurtagiria)

Erabiltzeko aholkuak

  • Surziri multzo baten marrazkia
    Ez gorde horrelako gairik sakeletan.
  • Ez manipulatu osagaiak, eta ez atera edukia.
  • Ez jaurti petardorik pertsona edo animalien kontra.
  • Ez jaurti ezer eskuekin. Utzi beti gai piroteknikoa lurrean, eta piztu metxa muturretik. Horrela urruntzeko denbora izango duzu.
  • Ziurtatu beti inguruan lehergailu edo likido sukoirik ez dagoela.
  • Ez jarri inoiz petardorik adreiluen, botilen eta abarren barruan. Eztanda egitean metraila sorraraziko lukete.
  • Erosi piroteknia-gaiak horretarako baimena duten dendari eta profesionalei soilik.
  • Petardo bat ondo pizten ez bada, ez ukitu ordu erdia igaro arte.