Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Udaltzaingoaren zerbitzu-gutuna


Donostiako Udaltzaingoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak eta indarrean dagoen gainerako ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion eginkizunak betez, honako zerbitzu hauek betetzen ditu:

Herritarren segurtasuna


Prebentzio-jardunak
  • Bide publikoak, gune publikoak edo establezimendu publikoak zaintzea, prebentzioaren eremuan eta beharrezkoak diren jardunen eremuan, delitu-egintzak ez egiteko jardunen eremuan, alegia.
  • Agintariak babestea eta eraikinak nahiz instalazioak zaintzea edo babestea.
  • Gatazka pribatuak konpontzen laguntzea, hori egiteko eskatzen zaionean.

Justizia Administrazioari laguntzea
  • Lokalizazio iraunkorreko zigorren kontrola egitea, baita jaurtiketak, utzarazpenak eta lokalak nahiz ibilgailuak zigilatzea ere, indarreko ordenamendu juridikoan aurreikusitako Justizia Administrazioarekiko lankidetza- eta laguntza-eginkizunen esparruan.

Atestatuak eta txostenak egitea
  • Arau-hauste penalak egitearekin lotutako salaketak jasotzea eta izapidetzea.
  • Arau-hauste penalak egiteagatik pertsonak atxilotzearen ondorioz egindako atestatuak kudeatzea.

Trafikoa


Bide-mugikortasuna

Eskumen hau Mugikortasun Saileko Harrera eta Laguntza Unitateko agenteekin partekatzen da
  • Bide Segurtasuna zaintzea eta trafikoa behar bezala gara dadin laguntzea, ibilgailuen mugimenduak antolatuz eta arautuz eta aparkaldiak kontrolatuz.
  • 2009ko udaz geroztik, jarduera hori Mugikortasun Saileko Harrera eta Laguntza Unitateko agenteekin partekatzen da.

Bide Hezkuntza
  • Oinarrizko helburua bide publikoen erabiltzaileen segurtasun-mailak igotzea da.
  • 1993tik aurrera, batez ere eskola-umeentzako eta herritarren sektore kalteberentzako (hirugarren adinekoak, mugikortasun murritza dutenak, eta abar) hezkuntza-programa bat ezagutzera eman eta garatu da.

Jardunak trafiko-istripuak daudenean
  • Herri barruko bideetan izandako trafiko-istripuekin lotutako atestatuak edo txostenak egitea.

Prebentzio-programak
  • Prebenzio-kontrolak aldizka egitea, alkohola, droga toxikoak, psikotropikoak eta sorgorgarriak hartu ondoren edo horien eraginpean gidatzen duten gidariak atxilotzeko.
  • Segurtasun-uhalaren, telefono mugikorraren eta abarren erabilera kontrolatzeko prebentzio-kanpainetan parte hartzea.

Administrazio-polizia


Ikuskapenak eta egiaztapenak
  • Unitateak esleitzen ditu ordenantzen, erregelamenduen eta abarren bitartez arautzen diren administrazio-betebeharrak −bide publikoko jarduerak, etxebizitzak edo lokalak, obrak, animaliak edukitzea, piroteknia eta abar arautzen dituztenak− betetzen ote diren egiaztatzeko.

Berdeguneak babestea
  • Basoaldeetan, parke publikoetan eta bestelako berdeguneetan debekatuta dauden edo egokiak ez diren gertakariak eta portaerak prebenitzeko eta/edo zuzentzeko zerbitzua.

Zerbitzu orokorrak


Administrazio-kudeaketa eta informazioa
  • Udaltzaingoarekin lotutako informazioa eta izapideak.
  • Galdutako objektuen bulegoaren kudeaketa.
  • Lankidetzan jardutea Justizia Administrazioarekin eta beste administrazio batzuekin.
  • Administrazio-izapideak, orokorrean.

Baliabide materialen kudeaketa
  • Plantillako ibilgailuak zaintzea eta konpontzea.
  • Instalazio orokorrak zaintzen laguntzea.
  • Udaltzaingoaren materiala kudeatzea.

Prestakuntza
  • Bide-hezkuntza eta mugikortasun segurua sustatzea.
  • Prestakuntza-ikastaroen kudeaketa.

Giza baliabideen kudeaketa
  • Giza baliabideen kudeaketa.