Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Dendarientzako segurtasun-aholkuak


Herritarren laguntza ezinbestekoa da, delituen berri izateko eta ondorenean inork deliturik egin dezan saihesteko.

Gogoan hartu:

  • LARRIALDIETARAKO, deitu Udaltzaingoaren doako telefono-zenbakira:(092)
  • Zuhurtzia handiz jokatuta ere delitu baten biktima bazara, salatu egin behar duzu, ezinbestean.
  • Salaketa idatzia aurkez dezakezu:
    • Udaltzaingoaren polizia-bulegoetan (Morlans Biribilgunea, 1)
    • Ertzaintzaren bulegoetan: Infanta Kristina kalea 28.
  • Udaltzaingoaren herritarren arretarako bulegoek (Morlans Birilbilgunea, 1) eguneko 24 orduetan eskaintzen dute zerbitzua, urteko 365 egunetan.

Identifikazio pertsonaleko dokumentu bat aurkeztu behar duzu.
  • Lapurtu badizute, lapurtu dizkizuten gauzen zerrenda aurkeztu behar duzu, ahalik eta datu esanguratsu gehien emanez.
  • Ez ukitu ezer eta deitu Udaltzaingoari (092)

Legeak zigortu egiten du gezurrezko salaketak aurkeztea.

Urte-sasoi jakin batzuetan, merkataritza-jarduera handiagoa izaten da, eta horregatik segurtasun-neurriak ahalik eta zorrotzen bete behar dira, delituzko egoerak gerta daitezen saihesteko.

Hona hemen aholku orokor batzuk:


Merkataritza-jardueran:
  • * Ez metatu dirurik kutxa erregistratzaileetan, hustu sarritan.
  • Egunean zehar, hobe duzu aldian-aldian dirua bankura eramatea, baina errutina saihestuz.
  • Ez eraman diru askorik batera, eta, ezinbestean egin behar baduzu, diskrezioz jokatu, ahal den neurrian segurtasun-arauei jarraiki.
  • Murriztu zure saltokirako sarbideak, kontrola errazteko, eta, lapurreta izanez gero, ihesa eragozteko.
  • Saltokiaren sarreran eta irteeran ohartarazi, errotuluen bitartez, bezeroari eskuko poltsa erakusteko eskatzeko aukera duzula.
  • Jarri segurtasun-txipak produktuetan.
  • Baloratu zaintzaile edo segurtasun-goardia bat ezartzeak merezi ote duen. Susmatzeko arrazoiak badituzu, erregistratu bezeroen poltsa eta berokiak, horretarako gaitutako toki batean.
  • Saltoki jakin batzuetan, hobe da telebista-zirkuitu bat ezartzea.
  • Teknikari espezializatu batek zure establezimenduko segurtasun-neurriak hobetzeko proiektua egin dezake, zure premietara egokituta.


Zure negozioan:
  • Langileek jakin behar dute ezezagunek ez dutela ezarritako segurtasun-neurrien berri izan behar.
  • Zure saltokiko langileek jakin behar dute segurtasunaren zer alor dagokien edo zer arloren eraginpean egon daitezkeen. Establezimenduaren segurtasunaren jakintza-maila zehaztu behar da, bakoitzaren erantzukizun-mailaren arabera.
  • Zaintzailerik edo segurtasun-goardarik ez baduzu, izendatu konfiantzazko zenbait pertsona, ezarritako detekzio-sistemen berri izan dezaten eta sistemak konektatzeko ardura har dezaten.
  • Establezimenduko giltza kopurua kontrolpean eduki behar dute, baita kopiak dituzten pertsonak nortzuk diren ere jakin behar dute.


Kreditu txartel multzo bat
Kreditu-txartelekin:
  • Gogoratu kreditu-txartelak pertsonalak eta besterenezinak direla.
  • Zorrotz jokatu txartelaren eta bezeroaren identifikazio-dokumentuaren titularraren datuak egiaztatzean. Ez onartu ahaidetasunarekin zerikusia duten aitzakiak edo bestelako argudioak.
  • Egiaztatu beti txartelaren datuak, izena eta zenbakiak, ordainagirian inprimatu beharrekoak, titularraren datuekin bat datozela.
  • Edozein irregulartasunen aurrean, ohartarazi arduradunari edo segurtasun-zerbitzuari. Horien telefono-zenbakirik ez baduzu, ohartarazi, diskrezioz, Udaltzaingoari (092) edo Ertzaintzari (112).
  • Txartelaren legezkotasunaren inguruan zalantzarik baduzu, ez gauzatu merkataritza-eragiketa.
  • Ez kezkatu bezeroak presaka dabilela esaten badizu edo ilaran, arretaren zain, jende asko ikusten baduzu.
  • Edozein gatazka sortuz gero, bezeroa arretatsu eta harrituta azaltzen bada eta naturaltasun osoz jokatzen badu, lagungarria izan daiteke haren itxuraren ezaugarri nagusiei, hau da, tatuajeei, ileei, begiei, jantziei eta abar, erreparatzea. Diskrezioz, segurtasun-zerbitzuari itxaron gabe, joaten utz diezaiokezu.


Billeteekin
  • Esku batek 500 euroko bilete anitz eusten ari ditu
    Egiaztatu beti € billeteen segurtasun-neurriak eta ezaugarriak.
  • Billete bat faltsua dela uste baduzu, ez onartu.
  • Atxiki billetea, eta ohartarazi establezimenduko segurtasun-zerbitzuari edo poliziari —Udaltzaingoa (092) edo Ertzaintza (112).
  • Inoiz ere ez hasi eztabaidatzen, eta jakinarazi bezeroari itxuraz billetea faltsua dela, eta seguru asko maula edo iruzur baten biktima izan dela.
  • Ohartzen bazarete bezeroak ez duela segurtasun-zerbitzuen zain egon nahi, ez egin aurre.
  • Ahalegindu gogoratzen bezeroaren ezaugarri fisikoak eta jantziak, eta, hala badagokio, ibilgailuaren eta/edo lagunen deskribapena.
  • Ez onartu billete handirik (50 €, 100 €….) erosketa txikiak egiteko.
  • Delitu baten berri baduzu edo delitu baten lekuko bazara... ohartarazi Udaltzaingoari (092) edo Ertzaintzari (112).