Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Nire etxean lapurrak sartu dira

  • Lasai egon.
  • Ahalik eta zaratarik txikiena egin, eta adi entzun, lapurrak agian barruan baitaude.
  • Ez ahalegindu etxean sartzen.
  • Mugikorra baduzu, eskura eduki.

Giza irudia poliziaz mozorrotuta, kataleju batzuk eskuan dituela

BEGIRATU ATEA ARRETAZ

  • Batzuetan argi ikusten da bortxatu egin dutela.
  • Beste batzuetan, lapurrak zerbait egingo du zu iritsi zarela jakiteko. Esaterako, zarata egin dezakeen objekturen bat jarriko du ate aurrean, behatxuloa estaliko du edo apurtutako zilindroa berriz jarrita utziko du.

URRUNDU lapurrarengandik

  • Mugitu beti atari aldera.
  • Lapurrek ustekabean harrapatzen bazaituzte...
  • Oihu egin, zalaparta handia egin

DEITU Udaltzaingoari: 092

  • Kalean bazaude, jakinaraz iezaguzu zer gertatzen ari den, poliki-poliki eta xehetasunak emanez.

KONTUAN HARTU

  • Kalean egon, atari ondoan; udaltzainak berehala iritsiko dira.
  • Tarte horretan etxekoa ez den norbait ataritik ateratzen ikusten baduzu, arretaz begiratu, nolakoa den, soinean zer daraman eta norantz doan gogoratzeko.
  • Auto bat hartzen badu, idatzi matrikula.

EMAN INFORMAZIOA

  • Udaltzainak iristean, eman ahal dezakezun informazio guztia, eta haien aholkuei jarraitu.

Gorde sarraila

  • Lapurreta-ahaleginaren edo lapurretaren ondorioz sarraila aldatu behar baduzu, gorde ezazu. Polizia-ikerketarako lagungarri izan liteke.