Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Lapurreta kalean


Lasai egon. Lapurrari aurre egitea arriskutsua izan daiteke zuretzat; hortaz, neurriz jokatu. Ahalik eta zalapartarik handiena sortu, eta ahalegindu lapurtutakoa berreskuratzeko lagungarri suerta daitezkeen xehetasunak edo detaileak gogoratzen. Ahal baduzu, deitu lehenbailehen 092 telefono-zenbakira

Polizia mozorrodun panpina bat eskuan telefonoa duela ageri da

Lapurraren DATU FISIKOAK


Gogoan hartu: altuera, gorpuzkera, arraza, ilearen kolorea, orrazkera, bibotea, zaurimarkak, markak/orbanak larruazalean...

Lapurraren IHESBIDEA


Ahalegindu lapurra jazartzen, metro batzuk bakarrik bada ere, eta adierazi nondik nora ihes egin duen.

Oinez edo ibilgailuz ihes egin duen ere adierazi.

Lapurrak nekez erantzi dezakeen ARROPA


Gogoratu: galtzak, gona, oinetakoak, kamiseta, alkandora eta abar.

Alde batera utzi erraz erantzi ditzakeenak: txaketak, betaurrekoak, txanoak, ileordeak eta abar.

LAPURTUTAKO OBJEKTUAK


Zehatz-mehatz deskribatu lapurtutako objektuak: poltsa, diru-zorroa, ibilgailua eta abar.

ARMAK


Baldin eta lapurrak, lapurreta egitean, tresnaren bat erabili badu mehatxu egiteko: aiztoa, labana, cutterra, bihurkina.

EMAN INFORMAZIOA


Bizi izandako egoera dela-eta zeregin zaila bada ere, hasiera-hasieran ez eman beharrezkoa ez den daturik.

Ahal dela, informazioa zuzen eman, ordenan eta ahalik eta lasaien. Onartu besteek eskainitako laguntza.

Erlazionaturiko estekak