60-80 km/h-tik gorako haize-boladei aurre egiteko, honako hauek hartu behar dira kontuan: Etxean bazaude:
Itxi eta ziurtatu etxeko ate eta leiho guztiak.
Bildu toldoak eta gidarietan sartu gabeko pertsianak.
Kendu balkoi, terraza eta begiratokietatik kalera eror daitezkeen guztiak: lorontziak, eguzkitakoak, apaingarriak eta abar.
Kalean bazaude:
Urrundu aska daitezkeen erlaitz, horma edo zuhaitzetatik.
Kontuz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinetatik hurbil igarotzean.
Ez igo babesik gabeko aldamio edo egitura altuetara.
Erabili ibilgailua ahalik eta gutxien. Autoa hartu behar baduzu, kontuz gidatu, eta atoirik gabe. Ahal dela saihestu zuhaiztiak, eta ez aparkatu horma, hesi, pareta eta amildegietatik gertu.
Mendian bazaude:
Ez egin surik, inon ere ez.
Kanpin-denda batean bazaude, iltzatu ondo denda lurrean.
Edozein larrialdiren aurrean, deitu 112 telefono-zenbakira.
Euria ari duenean segurtasunez gidatzeko aholkuak
Euriarekin gidatzean honako bi arrisku hauei egin behar diezu aurre: batetik, zolarekiko itsasgarritasun-maila murrizten da, eta, bestetik, okerrago ikusten da. Ikus dezagun zer egin dezakezun euria ari duenean segurtasunez gidatzeko: Itsusgarritasunik eza neutralizatzea:
Ezinbestekoa da aldez aurretik zuhurtziaz jokatzea, eta pneumatikoen marrazkiek gutxienez 1.6ko sakonera edukitzea.
Hasiera-hasieratik kontu handiz ibili, euria hasten den unea da unerik arriskutsuena.
Murriztu abiadura, eta bikoiztu aurrean doan autoarekiko segurtasun-distantzia.
Itsasgarritasunik eza neutralizatzea:
Ezinbestekoa da, halaber, aldez aurretik zuhurtziaz jokatzea: haizetako-garbigailuen gomek egoera ezin hobean egon behar dute.
Piztu lehenbailehen argi laburrak: ondo ikusteaz gain, besteek ere ondo ikusi behar gaituzte.
Abian jarri haizetako-garbigailuak.
Piztu airea, doitu tenperatura eta kristaletara bideratu: ez dira lurrundu behar, ez aurrekoak ez atzekoak.
Ahal dela, ez joan ibilgailu astunen atzean, kamioien atzean adibidez, haizetakoa une oro zikinduko dutelako. Garrantzizkoa da haizetakoaren ur-tanga beteta dagoela kontrolatzea.
Ahal dela ez aurreratu, eta bikoiztu segurtasun-distantzia: ilara lasaian joatea da seguruena.
Euri-zaparradak bortitzak badira ¡go haizetako-garbigailuaren abiadura eta piztu lainotako argiak.