Diru-zorroa lapurtu didate, dokumentazioa, txartelak eta guzti
Diru-zorroa lapurtu dizutela ziurtatu ondoren, jo gertuen dagoen Polizia-etxe, Komisaria edo Ikuskaritzara, lapurretaren berri emateko, edo bestela, izapidetu salaketa on-line.
Komisarian edo Ikuskaritzan, kreditu-txartelen emaileen (VISA, MASTER CARD, eta abar) telefono-zenbakiak emango dizkizute, entitate horiei deitu, txartelak BALIOGABETU ditzaten.
Bankuak NANaren edo pasaportearen datuak eskatuko dizkizu, eta dagoeneko baliogabetuta daudela emango dizu aditzera.
Komisarian edo Ikuskaritzan kopia bat emango dizute eta kopia hori gordeko duzu, bankuak edo aurrezki-kutxak eskatuko dizutelako baldin eta norbaitek kreditu-txartela zure ordez erabili badu.