Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Sexuen Hezkuntza Integrala





Programa honek ikasleek sexu-hezkuntza garatzea du helburu, irakasleekin eta familiekin elkarlanean. Saioak Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin gauzatu dira, Amassorrain Ikastolan, Aiete Ikastetxean, Katalin Erauso, Jakintza Ikastola eta Altza Herri Ikastetxean. Saioak Edurne Mendizabal Tolosaren gidaritzapean egin dira; sexologoa, parekidetasun-aditua eta terapeuta da bera.

Haurren hausnarketa eta ahalduntzea sustatzen duen pedagogia erabiltzen da, eta bost helburu nagusi ditu:

  1. Sexualitatearen kontzeptua zabaltzea, haurrek beraien sexualitatea modu integral batean garatzeko aukera izan dezaten.
  2. Haurrek beraien gorputza ezagutzea eta onartzea, gorputzen aniztasuna aberastasun moduan ulertuz.
  3. Sexualitatearen inguruko informazio fidagarria eta hitz egiteko espazio seguru bat eskaintzea, sexualitatea plazerretik eta arduratik bizi dezaten.
  4. Sexualitate eredua zalantzan jartzea (adibidez, pornografia nagusia, edertasun kanonak, genero-rolak eta estereotipoak).
  5. Ikuspuntu intersekzionala txertatzea, tratu onetan oinarritutako harremanak eta bizimoduak eraikitzeko.

Ikasle talde bakoitzarekin hiru saio egiten dira, eta amaieran, tutoreei eta familiei ere bilerak eskaintzen zaizkie, landutakoari jarraipena eman eta haurren sexualitatearen garapen integralean bidelagun izan daitezen tresna eta irizpideak eskaintzeko.