Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Maitasun erromantikotik harreman parekideetara


















Bigarren Hezkuntzako ikasleekin esku-hartzeko helburuarekin, harreman afektiboei buruzko saio teoriko-pratikoak egin dira Altzako Institutuan, Ageda Blasco ikerlari eta hezitzaileak gidaritzapean. Saioen helburu nagusiak hauek dira: eremu afektiboa ezagutzea eta harekin adiskidetzea, eguneroko harremanen begirada kontziente eta kritikoa garatzea, abusua prebenitzea eta tratu onak sustatzea.

Landu diren gai nagusiak ondorengoak dira: afektuak eta emozioak, erotika eta desira, generoaren eraikuntza, gorputz-aniztasuna, sexu-praktikak, tratu ona eta botere-harremanak. Gazteen harremanetan, indarrean dagoen maitasunaren ulerkerak (maitasun erromantikoarenak) lotura ez parekideak sustatzen ditu. Hori dela eta, saio hauetan, maitasun eredu osasuntsuen inguruan sakontzen da maitasun erromantikoa zer den azaldu eta haien erreferenteak identikatuz. Alde batetik, ezagutzen dituzten pertsonai edo istorioak azaldu eta atzean zein mito dauden ikusten dituzte, eta beste aldetik, maskulinitate eta feminitate rolak aztertu eta botere desorekez jabetzen dira.

Programa DBH-ko 2. eta 3.mailetako ikasleei bideratuta dago eta familiekin eta tutoreekin lan egiten da.