Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Gazteak etorkizunerako trebatzen


Gazteen garapen pertsonala, akademikoa eta profesionala bultzatzeko asmoz, Powering Education proiektuak gazteengandik gazteenganako formakuntzak eskaintzen ditu. Testuinguru honetan kokatzen da Gazteak etorkizunerako trebatzen programa, DBH 3, DBH 4 eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago eta Axular Lizeoan gauzatu da. Eukene Gontan formatzailearen eskutik, parte-hartzaileek etorkizuneko erronkei aurre egiteko lau arlo nagusi lantzen dituzte: Autoezagutza, Adimen Emozionala, Etorkizuneko erabaki-hartzea eta Bizitzarako zeharkako gaitasunak.

Genero-berdintasuna eta aniztasuna proiektuaren funtsezko balioen parte dira. Moduluetan, balio horiei buruzko edukiak eta hausnarketak lantzen dira, gazteen kontzientziazioa bultzatzeko eta eguneroko egoeretan integratzeko helburuarekin.

Proiektuaren misioa gazteen garapen eta formakuntza prozesua aberastea da. Helburu hori lortzeko, hausnarketa, esperimentazioa eta parte-hartze aktiboa uztartzen dira. Proiektuak autoezagutza eta erabakiak hartzeko tresna baliagarriak eskaintzen dizkie gazteei, etorkizuneko orientazioan laguntzeko. Modu horretan, eraginkortasuna, ongizatea eta adimen emozionala sustatzen dira, emaitza akademiko hobeekin zuzenean lotuta dagoena.