Mugikorraren eta plataforma digitalen erabilera desegokiak ondorio kaltegarriak sortu ditzake, besteak beste, konparazioa eta frustazioa, autostimua zigortzea, isolamendua edota osasun mental on baterako funtsezko jarduerak baztertzea. Gai hori gazteekin lantzeko sortu da “DESkonektatuak”. Arimaz Teatroko Amaia Ruiz de Galarreta eta Esti Curiel antzezleek sortu dute eta DBH-ko 1.mailako ikasleentzat dago zuzenduta. Saioak ordubeteko iraupena du eta gela barruan egiten da. Saioaren antolaketari dagokionez, bi zatitan banatzen da: 15 minutuko mikroantzerkiak eta 45 minutuko tailerra.
Antzerkiaren bidez, gazteak identifikatuta sentitzea da helburua, bi lagunen eguneroko egoerak interpretatzen baitira. Teknologiaren abantailak eta desabantailak azaltzen dira eszena ezberdinen bitartez, hala nola, familia egoerak, lagun arteko erlazioak, errealitatea eta ziberespazioa.
Tailerrean, Zapalduen Antzerkia eta PIBE metodoak erabiliz, teknologiaren inguruko bizipenak lantzen dira. Jardueren xedea gazteen eguneroko gatazkei aurre egiteko estrategiak eskaintzea, gaitasun sozialak ea autostimua garatzea, norberarekiko konfiantza sendotzea eta talde lanean trebatzea da.
Programa Donostiako ikastetxe hauetan garatu da: Altza, Lauaizeta, Zubiri Manteo, Bideberri eta Antigua-Luberri.