Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Deseraikiz, Donostia sexu aniztasunean hezten




Deseraikiz sexu aniztasunari buruzko prestakuntza eskaintzen duen programa da, desberdintasunak ikusmira positibo batetik lantzea helburu duena. Lehen Hezkuntzako 12 eskolek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4 ikastetxek jaso dituzte formakuntzak, eta guztira, 34 gela desberdinetan eskaini da. Horien artean dira Harri berri-Oleta HLHI, Amassorrain Ikastola, Aiete Ikastetxea, Jakintza Lizeoa, Aitor Ikastola, Altza SJC, Xabier Zubiri Manteo BHI eta Bideberri BHI.


Hezkuntza-sistemak zeregin garrantzitsua du gizartearen eraldaketa prozesuan eta neurri berean ikasleen garapen pertsonalean, eta hori da hain zuzen proiektu hau garatu eta lantzearen arrazoia. Formakuntza saioetan, ikasleei haien buruak ulertzen eta inguruko pertsonen errealitateak errespetatzen eta babesten laguntzen zaie. Halaber, gatazka egoerak nola hauteman eta ekiditeko erremintak eskaintzea da helburua, talde-sentimendua indartzeko eta ikaskideen arteko elkarlana bultzatzeko.

Programa hau bi adin tarteei eskaini zaie; batetik, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleei; eta bestetik, Bigarren Hezkuntzako 2.mailakoei.