Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Eskola Kontzertuak Euskadiko Orkestrarekin




Euskadiko Orkestrak, Donostiako Udalaren lankidetzarekin, urteak daramatza Musika Gela zikloaren barruan ikasleentzako kontzertuak antolatzen. Helburua musika herritarrengana hurbiltzea da, eta bereziki, gazteengana,. Horretarako, zikloak urtero ekoizpen propio batzuk aurkezten ditu, eta aurten, guztira, lau izango dira: Misterioa, Ilargiari kantari, Musika tantak eta Logelan logale. Ekoizpen hauek bi formatutan aurkeztuko dira: Eskola Kontzertuak eta Familientzako Kontzertuak.

Hiru dira Eskola Kontzertuak formatuan eskainiko diren ekoizpenak.

Lehenengoa, ‘Misterioa’, 2024ko urrian izan zen. Beste biak hauek dira:

  • ‘Ilargiari kantari’, non amona abeslari bati eta haren oroitzapenei jarraituz euskal musika herrikoiko melodiak jorratuko diren, baita gizakiak Ilargia lehen aldiz zapaldu zuen garai bikaineko abesti ospetsuak ere.
  • ‘Logelan logale’, protagonistak lo egin ezin duen fantasiazko gau batean gertatzne dena kontatzen duen kantata bat da. Ekoizpen honetan ikasleek Euskadiko Orkestrarekin batera abestuko dute koruetan.

Haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako 8.000 ikasle baino gehiago bertaratzea espero da

Urtez urte, Euskadiko Orkestrak ekoizpen propioak sortzearen aldeko apustua egiten du, gidoi originalekin eta bere ziklo hezitzailearen baitan estreinatzeko bereziki sortutako ikuskizunekin. Denboraldi honetan, jada aurkeztutako ‘Misterioa’-z gain, ondorengo ekoizpenak eskainiko dira:

‘Ilargiari kantari’ lanean hainbat melodiatan jasotzen dira, hala nola Guridi eta Aita Donostiaren lan ospetsuak eta Chaplin, Howard, Morricone eta Pucciniren abesti ezagunak. Orkestraren egoitzan ikusi ahal izango da, lehen hezkuntzako ikasleentzat otsailaren 13, 14, 17, 18, 19 eta 20an eta familia kontzertuentzat otsailaren 15ean.

‘Logelan logale’ ARTIS+ Europako proiektuaren baitan kokatzen den ekimena da, eta ikastetxeetan abesbatza-kantua sustatu nahi du. Kantata hau lehen hezkuntzako haurren koru handi batekin taularatuko da, bai eszenatokian eta bai ikusleen artean. Estreinaldia Kursaalen izango da maiatzaren 13an eta 14an.

Kontzertu-eskaintza zabal hau bestelako jarduerek aberastuko dute, esaterako, Musika Gela Entsegu Irekiak. Besteak beste, kolektibo, ikastetxe, kontserbatorio eta unibertsitateei zuzenduta daude, eta kontzertu baten aurretik, orkestrak nola lan egiten duen gertutik ikusteko aukera eskaintzen dute. Denboraldi honetan hiru entsegu ireki eskainiko dira:

Azaroaren 15a (11:00), Kursaal:

G. Fauré: Peleas eta Melisande Suite

R. Schumann: Biolin kontzertua

Urtarrilaren 24a (11:00), Kursaal:

B. Arzamendi: Sorginen soinua

C. Saint-Saëns: 2. piano kontzertua

Martxoaren 13a (11:00), Kursaal:

D. Glanert: Perkusiorako kontzertua