Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostia-San Sebastián, HIRI HEZITZAILEA 2024. "PATIO IREKIAK plan onean" programa.



Azaroaren 30ean Hiri Hezitzailearen nazioarteko eguna ospatu da "Hiri hezitzailea ikaskuntza, herritartasunaren eta gizarte-eraldaketaren laborategi" lelopean.
Donostiako Udalletik, RECE (Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarea) eta AICE (Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartea) elkarteetako kide gisa, bat egiten dugu ospakizunarekin eta Hiri Hezitzaile gisa dugun konpromisoa berresten dugu.
Horretarako udal barneko zein hiri mailako atal, elkarte eta eragileen arteko elkarlana sustatzeko konpromisoa hartzen dugu, Donostia "ikaskuntzen, herritarren eta gizarte-eraldaketaren benetako laborategi" izan dadin.

Testuinguru horretan kokatzen dugu hain zuzen Udaleko Hezkuntza Sailak bultzatutako hezkuntza-programen antolaketa; hiriko ikastetxe ugaritan eta adin ezberdinetako derrigorrezko hezkuntzako ikasleentzat zuzentzen direnak.





Horien artean da “PATIO IREKIAK plan onean” izenekoa, Donostiako bi ikastetxetan (Hegoa eta Herrera) garatzen ari dena eta Donostiako udala eta Madrilgo CSAI Fundazioaren elkarlanaren fruitua dena.
Horren berri erman eta ikusarazteko helburuarekin azaroaren 29an Herrera ikastetxean izan dira Donostiako Udalaren aldetik Iñigo Garcia, Udaleko Aniztasun, Inklusio eta Ingurumeneko zinegotzi delegatua eta, CSAI Fundazioaren aldetik, Tatiana Barrero Buch eta Elena Juliana García Tardón Madrilgo haurren gaietarako teknikariak; Herrerako programan parte hartzen duten ikasleak bertan
zirela.Urrian hasi ziren jarduerak Herrera eta Hegoa ikastetxeetan eta guztira, jarduera eta tailerren bidez, 80 haur eta haien familiek parte hartuko dute.





CSAI Fundazioaren "Patio Irekiak Plan Onean" proiektua, Espainiako Osasun Ministerioak sustatu du haurren, nerabeen eta haien familien bizitza hobetzeko helburuarekin. Programa honen helburua osasuna eta bizimodu osasungarriak sustatzea da, ongizate orokorrean eragin positiboa sortuz.
Haurren Loditasuna Murrizteko Nazio mailako Plan Estrategiko Nazionalaren barruan kokatzen da eta dagoeneko ezarri da Kanarietako eta Madrilgo Erkidegoko zenbait ikastetxetan.

Programa honi buruz zein Donostiako udaleko hezkuntza ataletik antolatu diren beste programei (sexuen heziketa, aniztasun sexuala, berdintasuna) buruzko informazioa atxikitako bi dokumentuetan aurki daiteke.

Hiri hezitzailean, hezkuntza hiriaren proiektu politikoaren funtsezko eta zeharkako ardatza da, eta familiak eta eskolak zeregin garrantzitsua dute oraindik ere.

Hau guztiagatik bat egiten dugu azaroak 30eko Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Egunarekin!

Erlazionaturiko dokumentuak