Inprimatu
Whatsapp ikonoa

ZURE HIRIA DESKUBRITZEN eta ZAINTZEN


Udaleko Hezkuntza Atalaren helburuetako bat hiriko ikasleak kidetza-zentzuaz eta erantzukizun zibikoaz kontzientziatzea da eta horixe da, hain zuzen, programa honen helburu nagusia.
Proposamenak hiriaren hainbat alderditara ohitzea sustatuko du, hala nola historiara, kulturara eta tokiko gobernura.

Egitasmoa bi fasetan garatuko da: lehenengoan, apirilean, hiria eta udaletxea bisitatuko dira eta bigarrengoan, apirila eta maiatza bitartean, marrazki lehiaketa antolatuko da. Ekainean berriz aurkeztutako lanak ikusgai jarriko dira Garbera zerntro komertzialean.

Hona hemen lehen faseko jardueraren gaineko informazioa:
-Partaideak: Ekialde Barrutiko hainbat ikastetxeetako LH6ko ikasleak; hala nola, Altza SJC, Mendiola, La Asunción, Herrera eta Hegoa ikastetxekoak.
-Zertan datza: hiriari bisita bus turistikoan eta bisita gidatua udaletxera, bertako funtzionamendua, instalazioak eta jarduteko moduak aurrez aurre ezagutzeko. Besteak beste, ikasleek eraikuntzaren historiaren berri jasoko dute eta bertako hainbat espazio ezagutzeko aukera emango zaie; hala nola, udalbatza aretoa, harrera gela, Tokiko Gobernu Batzordea edota Prentsa aretoa.
-Datak: apirilak 22, 23, 29 eta maiatzak 6, honako ordutegian:
09:30: hiria bisitatu bus turistikoan
10:30: ikasleei harrera eta bisita gidatua udaletxean

Bigarren faseari dagokionean hona hemen datu batzuk:
- metodologia: Herritartasunerako Hezkuntza ikasgaian herritartasunaz hausnartzeko ariketa egitea eskatuko zaie ikasleei eta horri loturik textu laburra duen marrazkia egitea proposatuko zaie.
- Helburua: herritartasunaren inguruan kontzientziatuta egotea eta elkar zaintzeko beharraren garrantzia erakutsiko duen mezua lantzea gure ingurukoekiko gizalegezko eta errespetuzko jarrera praktikatuz.
- Partehartzaileak: Altza SJC, Mendiola, La Asunción, Herrera eta Hegoa ikastetxeetako ikasleak
- Erakusketaren datak eta tokia: Garbera zentro komertzialean ekainaren 10etik 23ra bitartean.
- Erakusketaren irekiera eta sari banaketa ekitaldia ekainaren 10ean goizeko 11:00etan.
- Sariak: bi sari emango dira ikastetxe bakoitzeko; batetik, Chillida-lekura joateko gonbidapenak irabazlea eta bere familiarentzat, eta, bestetik, margotzeko materiala.
- Epaimahaia Udaleko Hezkuntza Ataleko ordezkariek zuzenduko dute, eta erakunde laguntzaileek parte hartuko dute.

Antolatzailea: Donostiako udaleko Hezkuntza Atala
Laguntzaileak: Donostia Turismo, Chillida-leku, Garbera eta FCC.