Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Holokaustoaren Nazioarteko Eguna


Holokaustoa gogoratzeko Nazioarteko Eguna zela eta, Eneko Goia alkatea buru zela, udalbatzak, nazien kontzentrazio-esparruetara deportatutako pertsonen senideekin batera, omenaldia egin zien biktimei, Aieteko lorategietan dagoen «Urdina» eskulturaren ondoan.

Ane Oyarbide Eskubide Zibiletako zinegotziak adierazi zuenez, “hiriaren memoria historikoa berreskuratzeko beste ekitaldi bat da, biktima horiei errekonozimendua ematea, haien historia ahanzturan ez uzteko eta herritar guztiek ezagut dezaten donostiar askok eta askok pairatu zutena”.

Iazko irailean Urdina eskultura jarri zen Aieten, 1940 eta 1945 artean nazien kontzentrazio-esparruetara deportatutako hogeita bi biktima donostiarrei egindako omenaldia. Obra hori 2020ko urtarrilaren 28an aho batez onartutako Adierazpen Instituzionalaren emaitza da, askatasunen alde eta nazismoaren aurka borrokatu zirenak gogoratzeko.

Ekitaldi instituzionala urtarrilaren 27an ospatzen da, Auschwitz-Birkenauko nazien kontzentrazio- eta sarraski-esparruko tropa sobietarrek 1945ean askatu zutela ospatzeko. Hori dela eta, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Holokaustoaren Biktimak Oroitzeko Nazioarteko Eguna izendatu zuen ofizialki data hori.

Urtarrilaren 27an bertan, Aieteko Kultur Etxean Etxahun Galparsorok (historialaria, Mauthausengo deportatu errepublikanoen ikertzailea eta deportatuaren iloba) hitzalda eman zuen.