Inprimatu
Whatsapp ikonoa

'Donostiako oroimen historikoaren ibilbidea' kartela


Donostiako Udaleko Giza Eskubideen atalak, urtero antolatzen ditu “Donostiako oroimen historikoaren ibilbidea” bisita gidatuak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Gerra Zibilean, 1936ko Estatu kolpea eta diktadura frankistaren ondoren, gertatutakoa ezagutzera ematen da.


Giza Eskubideak ezagutzera emateko lanean, eta oroimen historikoa lantzeko ahalegin honetan, Udalari garrantzitsua iruditu zaio gazteek 1936ko estatu kolpearen ondorioz piztutako Gerra Zibileko eta diktadura frankistako gertaera lazgarriak ezagutzea.

Ordu eta erdiko ibilbide honen esker, ikastetxean ikasturtean zehar landuko den gaia osatzea lortuko dute, eta, horretarako, ikasgelan lantzeko prestatu den material didaktikoaren laguntza izango dute.

Hauek dira ibilaldian zehar bisitatuko diren 1936ko estatu kolpeko eta frankismoaren garaiko Donostiako gertaera nagusien guneak:
  1. Easo plazako kioskoa (abiatzea)
  2. Garai bateko suhiltzaileen eraikina (babeslekua)
  3. San Jose ikastetxea (atxikitze lekua)
  4. San Martzial kalea 48-50 (bonbardaketa lekua) 
  5. Txurruka kalearen eta Askatasunaren hiribidearen bidegurutzea (komunikabideak eta zentsura)
  6. Maria Cristina hotela (borroka lekua)
  7. Nautikoaren pasabidea (fusilamendu lekua)
  8. Omenezko eskultura

Izen ematea:  info@komazk.com helbide elektronikoan edo 943 456 000 telefonora deituz.


Ibilbidea