Donostiako eraikin pribatuetako sinbologia frankistaren katalogoa berritua
Orain dela 10 urte baino 13 plaka frankista gutxiago
Donostiako Udalak Giza Eskubideen atalaren bidez, Donostiako erakinetan egun sinbolo frankistak dituzten plaken katalogoa berritu du.
2013an hasi zen hiriko sinbologia frankista kentzeko lanean eta herritarrei deia egin zitzaien ikur frankistak zituzten eraikin publikoetan eta pribatuetan ikur hauek identifikatzeko eskaerarekin. Horrela, 16 ikur frankistak zituzten plakak aurkitu ziren denak etxe pribatuetako fatxadetan.
Ondoren, 2015ean, plakak non ziren eta zein ezaugarri zituen katalogoa publikatu zen eta gutun baten bidez atari horietako bizilagunei, udalaren lankidetzarekin, plaka ezabatzeko baimena eskatu zitzaien.
10 urte ondoren Udalak katalogoa berritu du eta zeuden 16 plaketatik 13 kendu direla egiaztatu du. 3 geratzen dira: Amara, Gros eta Antigua auzoetan. Hala ere, beste 3 metalezko plaka ikur frankistekin aurkitu dira, 2 Bidebietan eta 1 Amaran.
Guzti honen informazioa hurrengoa katalogoankontsultatu dezakezu.
Horrela, Memoria Demokratikoari buruzko 20/2022 Legeari jarraituz, espazio publikoetan proiekzioa duten eraikin pribatuetan atxikitako frankismoaren elementu eta ikur hauen kentze prozedimenduari hasiera emango dio beste saiakera batean. Gelditzen diren hauek kentzeko ahaleginetan, etxebizitza hauetako bizilagunekin harremanetan jarraiko da kentze prozedimendu berriarekin hasteko.