Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Ekialdeko Barrutiko Batzarraren ekimenez, “Altza, 1931-1937: Ilusio galduen kronika” dokumentala argitara eman zuen. Bertan, 1931n Altzako Udal hautetsien Udalbatza osatzen zuten pertsonen ibilbidea eta garai honetan Altzak izan zuen garapena berreskuratzen du.


Dokumentala, euskaraz egina gaztelaniazko azpitituluekin, Altza Historia Mintegia elkarteak, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen sailarekin elkarlanean burutu da.

Ekitaldia otsailaren 22an izan zen, Nao Etxean, Altzako San Martzial plazan.

Eneko Goia Alkateak, udal talde politikoetako ordezkariek, Altza Historia Mintegiko kideek eta Altzako azken udalbatza hautetsia herri gisa osatu zuten zinegotzien senideek hartu zuten parte.

2021eko irailaren 11n, Donostiako Memoria Historikoaren Egunarekin batera, Udalak Altzan 1931. urtean, II. Errepublika garaian eratutako Udalbatza omentzeko ekitaldia egin zuen. Ekitaldian plaka oroigarri bat jarri zen Altzako Alkateordetzan, Altzako azken udalbatza hautetsia oroitzeko.


Gizateriaren aurkako delituak eta errepresaliak jasan zituzten altzatarrak

Ekialdeko Barrutiko Batzarrak Memoria Historikoa berreskuratzeko lanarekin jarraitzen du, eta, ildo horretan, Altzan jaio edo bizi izan ziren eta gizateriaren aurkako delituak jasan zituzten edo Gerra Zibilean eta Frankismoan errepresaliatuak izan ziren pertsonen zerrenda argitaratu dute bere webgunean.

Zerrenda hau Aranzadi Zientzia Elkarteak Donostiako Udalarentzat egindako ikerketa zabalago baten parte da. Ikerketa hori Donostia 1936 Oroimena izendatzen webgunean jasotzen da, eta memoria berreskuratzen du, garai horretan gure hirian errepresaliatuak eta erailak izan ziren donostiarren edo beste leku batzuetako pertsonen 8.000 fitxa eta lekukotasun baino gehiagorekin.