Gerra zibilean gertakari garrantzitsuei buruzko informazio-panelak
Gerra zibilaren irudiak dituzten bost panelek, hiriko hainbat puntutan jarrita, gerran bertan gertatutako gertaeren berri ematen diete herritarrei.
Hauek dira tokiak:
Udaletxearen alboa: Borroka lekua. Miliziaren hainbat kidek udaletxearen aurrean posatzen dute.
Okendo plaza: Errepublikaren aurka altxatu ziren militarrek Maria Cristina hotela hartu zuten, eta borroka gogorra izan zen Okendo plazan. Hoteleko hormek ondo asko erakusten dute.
Larramendi kalearen eta Urbieta kalearen arteko bidegurutzean barrikada bat jarri zuten miliziek. Inprobisatutako arma batzuk hartu eta atzera eginarazi zieten militar matxinatuei.
San Jose ikastetxea: Donostia erori ondoren jende asko atxilotu zuten, eta emakumeen kartzela bilakatu zen ikastetxea.
Allende parkean Bidebietako tiro-eremua zegoen. Fusilamendu tokia.