Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Eneko Goia Donostiako alkateak eta Udalbatzak frankismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko lore eskaintza egin zuten Dual eskulturan Donostiako Oroimen Historikoaren Eguna zela-eta.

Udalak, honela, omenaldia egin nahi izan zien 1936ko estatu kolpe frankistaren ondoren eta diktadura garaian askatasun demokratikoak babestu zituztenei.

Udaletxeko talde politikoekin batera, Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusietako ordezkariek ere parte hartu zuten Ijentea kalean dagoen Amaia Mateosen etaTomás Villanuevaren Dual eskulturan egindako omenaldian. Hain zuzen ere egindako lore eskaintzan
Donostiako alkateak gogorarazi zuenez “gertuko iragana gogoratzea ezinbestekoa da, etorkizunean akats berberak errepika ez ditzagun”. “Nahiz eta deseroso izan, gure eginbeharra da buru-lana egitea. Sufritu zutenenganako justizia bilatzeko, baina baita etorkizuneko belaunaldiekiko ardura adierazteko ere bai, hauek ez baitute iraganean gertatutakoa berriro bizi behar”, azpimarratu zuen Eneko Goiak.

“Gaur hemen donostiarren sufrimendua oroitu nahi dugu, gorroto edo herrik gabe. Arrakalak atzean utzi, eta zubigile izan gaitezen. Iragana, oraina eta etorkizunaren arteko zubiak eraikiz, bakegileak izan gaitezen” 
adierazi zuen alkateak.

Hau izan zen Udalak Oroimen Historikoaren Egunaren baitan antolatu zuen lehen ekitaldia. Arratsaldeko 19:30ean, Udalbatza aretoan, Hika antzerki taldeak Agurtzane Intxaurragak zuzendutako “Isildutako ahotsak” antzezpena taularatuko zuen. Antzezlanak emakumeari emango zion protagonismo nagusia, beraiek izan baitziren zigortuenak eta isildutako ahotsak gerraostean.