Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Udalak Donostiako Historikoaren Eguna gogoratu zuen, herritarrekin eta erakundeekin batera, gertaera historiko horiek gogoratzeko hainbat jarduerarekin.

Irailaren 13an, 12:00etan, Udal korporazioak lore eskaintza egin zuen Dual eskulturan, frankismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko.

Arratsaldean, “Ilunpetik argitara” obraren antzezpena egin zen Udaletxeko Batzar Aretoan. Agurtzane Intxaurragak zuzendu zuen. Diktadurak iraun zuen bitartean haur eta nerabeek bizi izandako bizipenak jasotzen zuen antzelanak.

Ekimen hauekin batera, Udalak “Oroimenaren bidea” antolatu zuen, irailean larunbatero.

Azkenik, Udalak “Ama, nora goaz?” dokumentala eskeini zien ikastetxeei, gida didaktiko batekin batera, batxilergoko ikasleentzat zenbait jarduera planteatzen dituena. Helburua, gerran eta diktaduran emakume askok Gipuzkoan bizi izan zuten exodoa eta errepresioa ezagutzea.