Inprimatu
Whatsapp ikonoa

1936ko irailaren 13an Donostian tropa frankistek hiria bere gain hartu zuten eta askatasun demokratiko guztiak zapaldu zituzten. 80 urte ondoren, Donostiako Udalak egun hura gogoan izan nahian, herritarrei eta instituzioei zuzendutako hainbat ekitaldi antolatu ditu.

Gardentasuneko, Giza Baliabideetako eta Berrikuntzako zinegotzi Juan Ramón Vilesek 2016ko irailaren 13an, a gerra zibila eta frankismoko biktimen omenez egingo diren bi ekitaldi aurkeztu zituen: batetik, Hika antzerki taldeak “Irailak 13: argia itzali” ekitaldi artistikoa, Udalbatza aretoan izan zena eta bestetik, “Oroimena bizirik” erakusketa ikusgai egon zen Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean, Aieteko Jauregian.

Vilesek azaldu zuenez, “duela laurogei urte Donostiako udalbatzak jasan zuen bidegabekeria gogora ekarri nahi du” Udalak. “Udaletxe demokratiko bat indarrez desegin zuten. Horregatik, Udalbatza hura osatzen zuten guztien omenez, ekitaldi xume, sinboliko eta sentitu bat egin nahi du Donostiako udala" azpimarratu zuen.

Bide batez, Donostiatik ihes egin behar izan zuten milaka herritar ere gogoratu zituen Udalak, “asko izan baitziren beldurrez erbestera joan behar izan zuten donostiarrak