Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 15. edizioak Ama, nora goaz? dokumentala aurkeztu zuen, Iban Gonzálezek zuzendu eta Baleukok ekoiztu duena, Donostiako Udaleko laguntzarekin.
Dokumentalak nahiko ezezaguna den gure historiaren pasarte hori beren nahiaren aurka bizi izan zuten emakume ezberdinen testigantzak jasoko ditu: Gipuzkoako 14 udalerriko, Donostia barne, mila emakume, neska eta mutil beren etxetatik atera eta atzerrira edo beste lurralde batzuetara joatera behartu zituzten, beraiek edo beren familiak abertzaleak edo konstituzioari jarraiki hautaturiko Errepublikaren aldekoak izan zitezkeelakoan.
Victoria Eugenia Antzokian izandako proiekzioaren ostean, solasaldia egin zen filmaren zuzendariarekin, Lore Albisu emakume protagonistetakoarekin eta Joseba Esnal oroimen historikoan adituarekin.
Euskarazko dokumentala gida didaktiko batez osatzen da, batxilergo ikasleei zuzenduta, oroimen historikoari buruzko hainbat alderdiak lantzeko.