Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak 17.996,21 euroko diru laguntza eman zion 2017an Aranzadi Zientzia Elkarteari, tokiko informazio iturrien bidez gauzatzeko “1936tik 1945era Donostian izan ziren giza eskubideen urraketei buruzko ikerketa” proiektuari. Azterlanaren behin betiko emaitzak 2019an aurkeztu ziren
eta hurrengo urteetara zabaldu dira.

Proiektuaren helburu nagusia da Donostian jaio edota bizi izan ziren pertsona guztiak aurkitzea, bai eta, Donostian jaio edo bizi izandakoak ez izan arren, 1936tik 1945era Donostian giza eskubideen urraketaren bat nozitu zutenak ere.

Maiatzean ekin zioten lagundutako ikerketa horri. Lehenengo fasean, batez ere, tokiko informazio iturriak aztertu zituzten, eta gero estatuko gainerako tokietara zabaldu zituzten iturriok.

Eneko Goia alkateak azpimarratu zuenez, “Aranzadik proposatu duen azterlan horri esker, zehaztasun handiagoarekin jakingo dugu Donostiako zein bizilagun errepresaliatu zituzten, 1936tik 1945era”.

Eneko Goiak nabarmendu zuenez, “egiaz zer gertatu zen bilatzea eta zabaltzea, oroimen kolektiboan txertatu ahal izateko, eta gerraren eta diktaduraren izugarrikeriak nozitu zituztenei justizia egitea eta erreparazioa ematea konpromiso utzienak dira edozein erakunde demokratikorentzat”

Udalak, 2015ean, eratu zuen Oroimen Historikoaren Aholku Kontseilua, arlo guztietako kideek osatua: udal talde politikoetako ordezkariak, gizarte erakundeak, taldeak eta oroimen historikoa berreskuratzen diharduten garrantzi bereziko pertsonak.