“Fernando Sasian Brau Donostiako alkate errepublikanoa: Historiaren ahanztura” liburuaren egileak diren Xabier Urmenetak eta Iñaki Markezek II. Errepublikan Donostiako alkatea izan zenaren, Fernando Sasiainen, bizitza eta testuingurua aurkeztu ziguten. Gainera, liburuaren aurkezpenean, Aranzadi Zientzia Elkarteko Paco Etxeberriak baita idazlea eta historialaria den Idoia Estornesek ere hartu zuten parte. Bestalde, Donostiako alkatea Juan Karlos Izagirre eta Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren saileko zuzendaria Marina Bidasoro bertaratu ziren. Aurkezpenean, alkateak “orain arte ezezaguna izan den Fernando Sasiaini dagokion aitortza eskaintzeko ordua iritsi dela” azpimarratu zuen.
Ekitaldia San Telmo Museoan izan zen 2013ko azaroaren 13an. Donostiako Giza Eskubideen bulegoak antolatu eta Donostia Kulturak lagundu zuen. Denera 145 lagun bertaratu ziren. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu duen Argitalpen honen bidez, Donostiako Udalak oroimen historikoa berreskuratzeko konpromisoa erakutsi zuen, eta Sasiain bezala, gerra zibilaren eta frankismoaren bitartean giza eskubideak urratuak izan zitzaizkionei pertsonei aitortza egitea.
Paco Etxeberria, Xabier Urmeneta, Juan Karlos Izagirre, Marina Bidasoro, Idoia Estornés eta Iñaki Markez