Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Comète sarearen inguruko solasaldia eta proiekzioa


Comète sareko ekintzaileen senideek parte hartu zuten Iurre Telleria eta Enara Goikoetxeak zuzenduriko “Azken bidaia” filmaren emanaldiaren osteko solasaldian. Bando aliatuko ehunka hegazkinlariei, Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan, nazien errepresiotik ihes egiten lagundu zituen sare klandestinoa izan zen Comète.

Donostia giltzarri izan zen laguntza eta ihes sarearen antolaketan eta funtzionamenduan. Sare horretan, estatu golpe frankistaren ostean errefuxiatu behar izan zuten gizon eta emakume euskaldun askok lagundu zuten gida gisa. Gainera, familia donostiar ugarik pilotu horiei euren etxeetan babesa eman zieten, sare konplexu eta arriskutsuaren partaide izanik.
Solasaldiko argazkia

Donostia eta Comète sarea


Filmaren zuzendariek gure historiako pasartea gogora ekarri ziguten Martine Le Grelle (belgikarra Comète sareko kide baten alabarekin), Joxan Goikoetxea (filmaren soinu-bandaren egilea eta mugalariaren ilobarekin), Mari Karmen Elizalde (Comèteko kolaboratzailearen alabarekin) eta Juan Carlos Jimenez de Aberasturi (historialaria eta ikerlariarekin) batera. Aldiz, Euskadiko Filmategiko zuzendari Joxean Fernandezek egin zituen moderatzaile lanak.

Emanaldia Udaleko Giza Eskubideen bulegoak antolatu zuen Antzoki Zaharrean 2014ko irailaren 10ean. Hain zuzen ere, oroimen historikoa berreskuratzeko aurrera eramaten ari den ekimenen artean kokatu zen eta Donostia Kulturaren lankidetza izan zuen.

Dokumentala euskaraz eman zen gaztelerako azpitituluekin. Denera 288 pertsona bertaratu ziren. Ekintzak Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren sailaren babesa izan zuen.

Solasaldiaren bideoa