Donostiako hirian, diktadura frankistapean hazkunde urbanistikoa ez zen bestelako hiriburuetan bezain handia izan. Halere, hiriko ia auzo guztietan etxe bloke berriak eraiki zituzten, dela garai hartako Lan Ministerioak, dela Etxebizitza Ministerioak.
Horretarako, deia egiten zaizue herritarrei hiriko zeinu nahiz sinbologia frankista identifikatzeko, eta, ondoren, eraikin publiko nahiz pribatuetan, betiere baimena eskuratu ostean, udalak bere kabuz haiek erretiratzeko.
Zabalik dirau bai hiriko sinbologia frankista aurkitzeko eta bai eraikinetatik kentzeko udalari jakinarazteko epea. Horretarako Herritarraren postontzia.