Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostian oroimen historikoa berreskuratzea helburu



Ondarretako kartzetzelaren argazkia
Ondarretako kartzela (Kutxa Fototeka)
Gaur egun, definizio ezberdinak daude oroimen historikoak esan nahi duenaren eta egin behar duenaren inguruan.

Azken hamarkadetan erabili ohi den definizioak dio, ikusezintasunera kondenatuak izan diren kolektibo sozialen errealitateak ikustarazteko balio behar duela oroimen historikoak, historiak justizia egin diezaien kolektibo hauei, hala nola ideologia edo mugimendu politiko gutxietsiei, langileriaren historiaren gertakari isilduei, indigenen historia ikusezinei, emakumeei, gay eta lesbianei, edota kultura kolonizatuei besteak beste. Herri honetan ere badira errekuperatu beharreko kolektibo askoren historiak, gaur egun bizirik dauden pertsonen oroimenaren bidez errekuperatu beharrekoak.

Baina, dudarik gabe, gure herritarren oroimenean bizirik dauden arren, ofizialtasunera eta errekonozimendura iritsi ez diren eta isilduak izan diren giza eskubideen urraketa esanguratsuenak, 1936ko golpe militarraren ondorengo guda urteetan eta frankismoan gertatutakoak izan dira. Garai historiko horretan gertatutakoaren egia, justizia eta erreparazioa bilatzea izango da Donostiako Udalaren helburu nagusietakoa.