Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak 2014an zehar askotariko programa eta ekintza garatu zituen. Jarduera horiek honako helburu hauek dituzte: oroimen historikoaren berreskurapena, Euskal Herrian zein munduan bakea lortzen laguntzea eta giza eskubideen defentsa eta sentsibilizazioa. Txostena 2014.

Lore eskaintza


Oroimen historikoaren berreskurapenaren inguruan jarduera hauek garatu ziren:

Oroimen Historikoaren Kontseilu Sektorialaren araudiaren onarpena. Organo horretan parte hartuko dute indarkeria frankista jasan duten pertsonek eta hainbat elkartek.

Donostiako Oroimen Historikoaren Mapa. Bertan, 1936ko Estatu Kolpearen osteko gerrako eta ondorengo urteetako hiriko gune garrantzitsuenak ezagutzeko, 110 leku (bonbardaketa, atxiloketa, fusilamendu guneak..) eta oroitzapenerako elementuak identifikatzen dira.

➢ Ibilbide gidatuak hiriko oroimen historikoaren ibilbideetatik. 600 lagunek baino gehiagok (ikasleek eta helduek) parte hartu zuten.

Dual eskulturaren inaugurazioa (Goikoa jauregiaren aurrean), eta estatu kolpearen ondorioz Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren bitartean exekutatu zituzten 400 pertsonak omentzeko ekitaldia.

Argentinako kereilari babesa ematea, frankismoaren biktimen alde.


Bake prozesuaren aldeko ekimenen artean nabarmendu daitezke:

Kolonbiako bake prozesuaren aldeko Nazioarteko Konferentzia. Lokarri, Mundu bat eta Fundación Cultura de Paz-ekin lankidetzan.

➢ “Beste bake prozesuen esperientzietatik ikasten”, Mundu bat eta pausumedia elkarteekin elkarlanean.

➢ Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen parte hartzea nazioarteko hainbat foroetan; besteak beste, Palestinar Herriarekiko Elkartasunerako Nazioarteko Konferentzian.

“Bakea, elkarbizitza eta adiskidetzea, sufrimenduetara hurbiltzen” jardunaldiak, Baketik elkartearekin batera.

Oroimenaren Eguna, biktima guztien omenez.

Giza Eskubideen Zinemaldia, elkarteentzako diru laguntzak, Bakea eta Giza Eskubideak margo lehiaketa eta “Arbel beltza: sasoi ilunak euskal herrian” erakusketek osatzen dute, besteak beste, 2014ko jarduera sorta.

Horiez gain, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea hautatu dute hainbat elkartek euren proiektuak aurkezteko edota topaketak antolatzeko gune gisa: Lokarrik, Etxeratek eta Arartekoak, esate baterako.