Donostiako Udalak giza eskubideen alde egin duen bidearen adierazgarri nagusia Aieteko Jauregian, Francisco Franco diktadorearen udako bizileku ohian, sortutako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea da.
1980ko hamarkadan Donostiako Udala giza eskubideen, elkartasunaren eta nazioarteko kooperazioaren alde lan egiten hasi zenetik, aldi guztietan konpromiso eta helburu komuna nabarmendu da: errespetuan, justizian eta askatasunean oinarrituta, bakean bizitzeko eta elkar bizitzeko eskubidea Udal osoaren jardueraren ardatza eta herritarren arteko harreman markoa eraikitzeko oinarria izan dadila.