Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Giza Eskubideen arloaren txostena 2012


Aieteko Jauregia
Donostiako Udalaren Giza Eskubideen Sailak, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bidez, giza eskubideen eta bake kulturaren aldeko ekimenak sustatzeko konpromisoan jarraitzen du, beste instituzio, entitate, agente sozial, GKE eta orokorrean hiritarren kolaborazioarekin.    

Zentzu honetan, 2012 urtean zehar, hainbat ekintza egin ziren, Giza Eskubideen Sailaren ardatzetan oinarrituak: sentsibilizazioa, giza eskubideen aldeko kontzientziazkoa, bake prozesuak Euskal Herrian zein munduko beste lekuetan, edo oroimen historikoa.    

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea, hiriko beste gune batzuk bezala, hainbat erakusketa, proiekzio, bisita gidatu, tailer, solasaldi eta bilera egin eta nazioarteko egunak oroitu diren gunea izan da, guzti hauek helburu komun batekin: giza eskubideen urraketa jasan duten pertsona edota herrien eskubideen defentsa.    

Giza Eskubideen Zinemaldia, Bakearen eta Giza Eskubideen Aldeko Margolan eta Ipuinak, oroimen historikoaren hainbat argitalpen, Ondarretako erakusketa, “Gezalaren kartzela”, preso izandako pertsonen oroimenerako monolito baten ezarpena, azken alkate errepublikar izandako Fernando Sasiainen oroigarria, edota elkarteei diru-laguntzak Saileko 2012ko txostenean biltzen diren jardueretako adibide batzuk dira.    

Nazioarteko egunen oroimenari dagokionez, besteak beste, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren (SAED) 36. urteurrena, Transexualen, Bisexualen, Lesbianen, Gayen eta Queeren askapen sexualaren aldeko Nazioarteko Eguna edo Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna egin ziren, non giza eskubideen urraketen “biktima guztien oroimenezko” ekitaldia izan zen.    

Beste ekimenen artean, hitzaldiak ere izan ziren, adibidez, “Bakerako Giza Eskubidea, pertsonen eta herrien eskubidea” mintzaldia, Carlos Villan Duaranek, Bakerako Giza Eskubidearen Nazioarteko Begiratokiko buruak eskaini zuen, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Lokarriko koordinatzaile Paul Riosek aurkeztuta. Halaber, goi mailako bilerak antolatu ziren, Tony Blair-en kabineteko buruzagi ohi Jonathan Powell, ordezkari politiko, sindikal eta eragile sozialekin bilera, esaterako.    

Jarduera hauetaz gain, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea hainbat elkartek beren proiektu eta bilerak egiteko gunea izan da.

Fitxategia deskargatu
Txostena 2012