Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Ondarreta: Gezalaran kartzela


ondarreta: Gezalaran kartzela

Ondarretako kartzelaren historiaren inguruan 2012an Iñaki Egañak egindako ikerketaren argitalpena Donostiako Udalak enkarguz, izen bereko erakusketaren inaugurazioa zela eta. Ondarretako kartzela 1890ean ireki zuten, probintziako espetxe izateko eta mota guztietako presoak bildu zituen, baina 1931z geroztik, preso politikoz bete zen.

1936ko gerratik aurrera, frankistek milaka lagun espetxeratu zituzten; horietako asko torturatu, eta gutxienez 600, handik atera eta fusilatu egin zituzten, 1948ra bitartean. Protestei eta askatasun eskaerei ezikusiarena egin zieten.

Dokumentazio grafikoa Juantxo Egañarena da. Liburuan Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Donostia Kulturak hartu dute parte. Babesleak: Gipuzkoa Foru Aldundiak, Kutxa Gizarte Ekintza eta DSSEU2016.

Liburua PDF bertsioan