Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Bakearen, errespetuaren eta mestizaiaren aldeko Lorategi Galkorrak


'Pakearen, errespetuaren eta mestizaiaren aldeko loorategi galkorrak'
Liburu hauek Bigarren Hezkuntzako ikasle donostiarrek egin zituzten Lorategi Galkorrak biltzen dituzte. Hiru aldiz antolatu dira (2006, 2007 eta 2008) Loiolako Erriberetako Oroimenaren Lorategia (bakerako espazioa, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen oroimenez) proiektua ezagutzera emateko asmoz.

Ikasleek bakea erreibindikatu zuten material birziklatuekin eraturiko lorategi esperimental ikusgarrien bidez, Iñigo Segurolak zuzenduta, Amaran, Alderdi Ederrean eta Zurriola hondartzan. Lorategi hauek galkorrak deitu zitzaien bi egunen buruan erretiratu zirelako. Liburuak ikastetxeetan banatu ziren.