Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Michel Quinten "Effroyables Jardins" liburuaren euskarazko eta gaztelaniazko argitalpena


'Oroimenaren Lorategiak' liburuaren azala
Effroyables Jardins liburua oroitzapenaren eta memoriaren eta barreak eta umoreak beldurra, sufrimendua eta desesperazioaren antidoto gisa duten indar harrigarriaren omenaldi argia da. Udalak 2005ean Michel Quinten lana argitaratu zuen bai euskaraz, bai gaztelaniaz, Loiolako Erriberetako Oroimenaren Lorategiaren eraikuntzaren esparruan.


Iraganeko akatsak ez errepikatu eta etorkizuna askatasunez eta duintasunez berreskuratzeko oroimenaren, oroitzapenaren eta egiaren beharra errebindikatzen du. Liburua bakardadea eta beren pertsona maiteen falta sentitu eta sufritzen duten eta beren izenak gure historian inoiz ez ezabatzea erreklamatzen duten pertsona guztiei eskaini zaie.


Liburua terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei oparitu zaie eta Udalak egin dituen ekintzetan erabili da, giza eskubideen eta bake-kulturaren sentsibilizazioko material gisa.