Inprimatu
Whatsapp ikonoa

ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarea



Testua: ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarea / Red Vasca antiRumores


ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sareak Euskadin jadanik martxan diren zurrumurruen aurkako esperientziak batu eta koordinatzea du helburu. Zurrumurruen aurkako estrategietarako praktika egokiak ezagutu eta aztertu eta arrazakeria eta xenofobiaren aurkako prebentzio eta borroka lanak egingo diren eremua izatea alegia. Horretaz gain, taldean edo koordinaturik egindako lan esperientziak sortu nahi dira, eta arreta berezia eskaini heziketa prozesuen diseinu, ezagutzarako dokumentazio eta materialak lantzeari. Horietan oinarrituta, zurrumurruen aurkako ekintzen katalogo bat garatu nahi da Sare honen baitan partekatzeko eta interesa luketen erakunde eta instituzioen eskura jartzeko.


Euskadin sorturiko zurrumurruen aurkako esperientzien berri emateko eta gizartean ekintza horien eragina biderkatzeko, beste gizarte eragile eta instituzio gehiagorentzat irekia egongo den gune bat irekiko du Sareak.

Zurrumurruak eta berauek borrokatzeko estrategiak


Gauza jakina da aurreiritziek eta zurrumurruek elkarbizitza trabatzen eta gaiztotzen dutela. Zurrumurruek diskriminatu egiten dute eta gainera ez dira egia izaten. Are okerrago, herritarrongan eragina dute eta beste herrialdeetatik etorritako edo bestelako kulturen jabe diren pertsonekin ez dute harremanak berdintasunez eta errespetuz sortzen uzten. Hortaz, geroz eta gehiago harrotuko diren diskurtso baztertzaile horien aurka bada zer egina eremu guztietan. Egunerokotasunetik hasi eta gizarte sareetaraino, elkarbizitzaren eremu guztietan barrena.

Sinistuta gaude elkarlanerako eremua indartu eta zabaldu egin behar dugula, kezkaturik eta lanpeturik gauzkan gai honen inguruan: xenofobiaren eta arrazakeriaren prebentzioan hain zuzen ere.


Euskadin jada badiren zurrumurruen aurkako estrategia desberdinen arteko izate bateratu bat eraikitzeko garaia dela uste dugu. Eta hori erabat errespetatuz behar da egin, sareko partaide bakoitzaren autonomia eta nork bere lurraldean egokienak deritzen metodologiak eta tresnak garatuz.


Halaber, loturak eta lan eremu ordenatu eta emankorrak antolatu nahi ditugu estatu eta nazioarte mailan antzeko lanetan dabiltzan ekimenekin.

Webgunea

zurrumurrurikez helbidea erabiliko du ZAS! sareak zurrumurruen aurkako borrokara bildu nahi duten pertsona eta erakunde guztiei bere ekintza, albiste edo ikus-entzunezko baliabideen berri eman eta eskaintzeko.