Inprimatu

Icono whatsapp

ICC Intercultural cities Programa



Zer da intercultural Cities edo kulturen Arteko hirien Programa?


Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak elkarrekin sortutako proiektua da. Europako 20 hirik eta estatu mailako 5 sarek parte hartzen dute, hauen artean, RECI sarea, Kultur Arteko Hirien Espainiako Sarea. Kultur aniztasunaren erronkari modu positiboan erantzuteko xedearekin jaio zen, eta migranteen eta gutxiengo etnikoen integrazioa sustatzen dituzten ideia eta praktika berriak suspertzeko asmoarekin.

Nolakoa da kultur arteko hiria?


Nazionalitate, jatorri, hizkuntza eta sinismen ezberdinak dituzten pertsonez osatutako hiria da. Bai politikariek, bai herritar gehienek positibotzat jotzen dute aniztasuna; hau da, baliabide bat bezala. Hiri honek, aktiboki egiten dio aurre diskriminazioari, eta gobernua, erakundeak eta zerbitzuak askotariko biztanleriaren beharretara egokitzen ditu. Hiriak, aniztasuna eta kultura dela eta sor daitezkeen gatazkak konpontzeko estrategia eta lan tresnak garatzen ditu, talde anitzen arteko nahasketa eta elkarreragin handiagoa bultzatuz.

Nolakoa da kultura arteko integraziorako estrategia?


Estrategia honek, hiriko auzo bakoitzari ardura eta zerbitzuak ematen dizkio etorri berrien eta jatorri anitzekoen eskura laguntza, gizarteratzea eta aukerak jartzeko.
Estrategiaren helburu espezifikoak honakoak dira: kultura arteko harremanak positiboki kudeatzea, kultur arteko kontaktuaren eta mestizajearen aldeko ekimenak sustatzea, erakundeen kulturarekiko (eskuduntza) ahalmena handitzea, eta aniztasuna hiriaren baliabide gisa ikusten duen ikuspegia garatzea.

Kultur arteko hiriak kontuan hartu beharrekoak:


Agintarien konpromiso argia izatea; kulturartekotasuna txertatzea zenbait arlotan (hezkuntza, auzoak, lan merkatua eta negozioak, zerbitzu publikoak, kultura bizitza zibila eta espazio publikoa); arazoen aurrean bitartekaritza egiteko eta haiek konpontzen laguntzeko programa sortzea; hizkuntzaren garrantzia aintzat hartzea; komunikabideekiko harremanak egoki bideratzea; ikuspegi irekia eta kulturen artekoa izatea; kultur arteko ulermena eta eskuduntzei kasu egitea; ongietorri programa garatzea etorri berrientzako; gobernua, lidergoa eta hiritartasuna; eta diskriminazioari aurre egitea.

Loturak:



Hizlariaren argazkia hitzaldia ematen
Mahai-inguruen argazkia hitzaldi bitartean