Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Lehen urratsak hirian


Errolda


Donostiara bizitzera bazatoz, lehen zeregina Udal Erroldan izena ematea izango duzu. Honela, administratiboki bizilagun bilakatuko zara eta honek ateak irekiko dizkizu zerbitzu eta eskubideez gozatzeko.

Pertsona orok dauzkagu oinarrizko behar eta betebehar batzuk, hau da, etxebizitza bat alokatu edo erosi, osasun txartela lortu, haurrak eskolara eraman, nortasun agiriak tramitatu,... Horien inguruko xehetasunak ezagutzeko eta informazioa eta laguntza jasotzeko hauen berri ematen dizugu.

Biztanleen udal errolda Udalak kudeatzen du. Izen ematea egiteko, Udalinfo bulegoetara hurbildu behar duzu. Argibide gehiago jaso ahal izateko, bertaratu zaitezke informazio bulegoetara, 010 telefonora deitu edota hurrengo loturan sartu.

Informazio bulegoak


Udalinfo bulegoaren barrualdeko argazkia
Udalinfo bulegoak: Udalarekin harremanetan jartzeko, izapideak egiteko eta honek dituen zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko bulegoak dira. Bulego hauek udaletxean bertan eta beste zenbait auzotan aurki ditzakezu:

https://www.donostia.eus/info/udalinfo/udalinfo_atencion.nsf/voWebContenidosId/NT00000996?OpenDocument&idioma=eus&id=D325225&cat=&doc=D


Turismo infromazio gunea:Boulevard, 8
(+34) 943 481 166
Turismo eta Convention Bureau:Boulevard 26
Donostia eta turismoari buruzko informazio praktikoa

Udaltzaingoa


Udaltzaingoa: hiritarren segurtasuna eta araudia betzetzen dela ziurtatzen dute udaltzainek.
Bulegoak Easo 49 kalean, behean aurkitzen dira.
Web orria