Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Hezkuntza


Heziketa eskuratzea 18 urte baino gutxiagoko guztien eskubidea eta betebeharra da, espainiar hiritarren baldintza berberetan, haien familiak legezko egoera erregularra izan ala ez. Hezkuntza sistemak doakoa eta derrigorrezkoa den hezkuntza eskaintzen du (6 urtetik 16 urtera), baita hari dagozkion titulazio akademikoa, diru laguntzak eta administrazio publikoetako bekak eta beste hainbat laguntza jasotzeko aukera ere.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari dagokio irakaskuntzaren alorrean, Autonomia Estatutuan ezartzen diren eskumenak, bai erregimen orokorrekoak eta bai erregimen berezikoak ere, etapa eta maila guztiak barne direla; eta goi mailako hezkuntza eta bai bizitzan zehar koalifikazioak eskuratu edo areagotzea dakarten ikaskuntza jarduerak ere.

6-16 urte bitarteko hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa da. Hala ere, 3 urtetik aurrera Haurreskola eskaintza zabala dago. Ikasketak auzo guztietan ditugun zentro publikoetan edota beste hainbat zentro pribatuetan egin daitezke. Hau da ikasketa mailen sailkapena:
0-2 HAURRESKOLAK
3-6 HAUR HEZKUNTZA
6-12 LEHEN HEZKUNTZA
12-16 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
14-16 HESIERAKO LANBIDE PRESTAKUNTZARAKO PROGRAMAK
16tik aurrera BATXILERGOA / ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK
18tik aurrera UNIBERTSIDADE IKASKETAK / GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

Hezkuntza doakoa den arren, ikastetxe mota ezberdinak aurkitu ditzakegu gure hirian:publikoak eta kontzertatuak.
  • Ikastetxe publikoak doakoak dira. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) ematen dute. Hezkuntza Ministerioak, udalek, diputazioek, autonomia erkidegoek edo patronatu publikoek kudeatzen dituzte. Behar adina plaza ez baldin badago, gurasoek ez dute ia hautatzeko aukerarik izaten. Administrazioak ezarritako onartze-baldintzak betetzen dituzten ikastetxeetara joateko aukera bakarrik izaten da. Gehienetan, ikastetxe pribatu eta kontzertatuetan baino ikasle gutxiago izaten da gela bakoitzean. Eskola publikoa laikoa da: erlijioko ikasgaia aukerazkoa da.
  • Ikastetxe kontzertatuak ikastetxe pribatuak dira, baina diru publikoak kostuen zati handi bat ordain dezan Administrazioarekin hitzarmenak dituzte. Ikastetxe bakoitzean gela kopuru jakin bat hitzartzen da, baina gehienetan ikastetxeko gela gehienei eragiten die hitzarmenak. Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren arau jakin batzuk errespetatu behar dituzte (ikasleak onartzeko irizpideak, gela bakoitzeko gehienezko ikasle kopurua, matrikulazioa tramitatzeko epeak...). Batez ere Lehen Hezkuntza eta DBH ematen dute, (ia) dohainik. Haur Hezkuntzako mailak gehienetan ez dira kontzertatuak izaten. Baina, maila guztietan, zerbitzu osagarriak (jangela, garraioa, eskolaz kanpoko ekintzak, guraso elkartea eta beste partida txiki asko) gurasoek finantzatzen dituzte ehuneko ehun. Ikastetxe kontzertatu gehienak ikastetxe erlijiosoak izaten dira eta ikasleen heziketan ideia propioak jarraitzen dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan bi hizkuntza ofizialen bitartez irakasten da: euskara eta gaztelera. Gaur egun, hiru hizkuntza-eredu hauen artean aukera daiteke:

D eredua: Ikasgai guztiak euskaraz ikasten dira eta gaztelera beste ikasgai bat da.
B eredua: Zenbait ikasgai edo arlo euskaraz irakasten dira eta besteak gazteleraz (oro har, matematika eta irakurketa zein idazketa).
A eredua: Ikasgai guztiak gazteleraz irakasten dira eta euskara beste ikasgai bat da.

Matrikulazioa
Ikasturtean zehar, aukeratutako zentrora bertara joan daiteke edo, bestela, zuzenean Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Ordezkaritzara, matrikula eskabidea probintziako Eskolatze Batzordeari eman diezaion. Eta honek eskatutako zentroan plazarik badago onartu egingo du eta ez badago beste ikastetxe batera bideratuko du eskabidea. Ikastetxeek adinaren arabera eta maila ekonomikoa eta hezkuntza beharrak zein diren kontuan hartu eta doikuntzaren bat eginda, dagokien ikasturtean sartzen dituzte ikasleak.

UDALEKO HEZKUNTZA BULEGOA


Hezkuntza Atala
Goikoa jauregia
Mari 1, 2. solairua
20003 Donostia/San Sebastian
Tel.:943 48 14 26 - 943 48 14 02
Faxa.: 943 48 38 87
www.donostia.eus

EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, IKERKETA ETA UNIBERTSITATE SAILAREN LURRALDE DELEGAZIOA


Adin guztietako ikasleen matrikulazioari buruz gehiago jakiteko hemen eska dezakezu informazioa. Gainera, epez kanpoko matrikulak kudeatzen dira hemen.
Andia kalea 13
20004 Donostia/San Sebastian
Tel.: 943 02 28 50
www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net

ATZERRIKO TITULUEN HOMOLOGAZIOA


TITULO EZ UNIBERSITARIOAK:
Andia Kalea, 13
20004 Donosti
Tfnoa 012

TITULO UNIBERSITARIOAK
erregistrorako bulegoak
Los Madrazo 15-17
28071 Madrid

JARRAIPENA EGITEKO
Subdirección General de Tïtulos
Torrelaguna kalea, 58
28027 Madrid
sgtra@mecd.es