Pertsona bakoitza liburu bat da. Giza Liburutegien bitartez kultura eta bizipen desberdinak ezagutuko dituzu.
Giza liburutegiak Kopenhagen 1993 urtean sortu zen proiektu bat da. Saio hauen helburua diskriminazioa murriztea da, desberdintasunari balorea emanez eta elkarrizketa eta tolerantzia bitartez, bizitza estilo edo kultura desberdinetatik datozen pertsonenganako ulermena bultzatzen da, ikaskuntza sustatuz.
Saio bakoitzean parte hartzaileak taldean esertzen dira eta aurkezpen eta elkarrizketa gurutzatuak burutzen dituzte. Giza Liburutegien protagonistak euren kontakizunak partekatzen dituzte, elkarrizketa eta harremanen bitartez. Honela hizlaria liburu bilakatzen da eta entzulea berriz irakurle.
2020
Martxoaren 17an, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara, San Telmo Museoko liburutegian lau pertsonen kontakizunak entzungo ditugu.
Venezuela: Bidaia baten bitakora
Venezuela: Hamaika herrimin
Kamerun: Nire bizitzako bi erabaki gogorrenak
Maroko: Bizitzeko, aukeratzeko, izateko eskubidea dut
Parte hartzen duten elkarteak: Jatorkin Al-Nahda, Asociación Intercultural Unión Cinco Estrellas, Emigrad@s Sin Fronteras eta Asovengui.
2019
Ukrainia: Benetako Ukrainiarra ote naiz?Liubov BurianskaErrusiarra, ukrainiarra, euskalduna, espainiarra... edo lurtarra naiz? Non dago nire lekua?
Maroko: Emakume aske eta borrokaria Ch. N.Emakume borrokalaria sentitzen naiz, nere bizitzan jasan ditudan egoera guztiei aurre egin diedalako, eta borrokan dihardut nire lorpenak bilakatzeko asmoz.
Nikaragua: Jauregiaren hormak Ladys SalgadoNikaragua, nere herrialdetik, hamabi urte dira emigratu nuela eta hiru amets nituela etorri nintzen...
Uruguai: Ikasteko aukera Evelyn BrandUruguaik gizarte politika aurreratuak izan ditu bai berditasunean bai inklusioan. Herrialdean hezkuntza doakoa da, laikoa eta derrigorrezkoa.
2018
Egipto: Egiptoko kultur aniztasuna Ramy KamelEgipto kultura anitzeko herrialdea da. Azkenaldian, arrazoi politiko eta alderdi interesgatik, ataka estu baten aurrean aurkitzen da musulmanen eta kristau koptoen arteko gorrotoak eraginda.
Honduras: Amets bati segika? Sonia GúzmanHondurasko ama etorkin baten hausnarketa da hau. Atzera begiratu eta konturatzen da gauza asko irabazi dituela, baina beste aldetik gauza asko galdu dituela ere bai.