Unescok, Hezkuntza, Zientzia eta kulturarako Nazio Batuen Erakundeak 2001. urtean, Kultur Aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsala hartu zuen eta 2002ko abenduan maiatzaren 21a aitortu zuen Kultura Aniztasunaren Mundu Egun bezala Elkarrizketa eta Garapenerako.
UNESCOk maiatzaren 21ean antolatzen duen Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Mundu Egunak, munduko kulturen aberastasuna ez ezik, kulturarteko elkarrizketaren, aniztasunaren eta inklusioaren garrantzia ere nabarmentzen du. Nazioarteko egun honetan kultur aniztasunaren balio handietan sakontzea gustatuko litzaiguke:
- kulturarteko elkarrizketa, aniztasunaren eta inklusioaren garrantziaz kontzientziatzea.
- pertsona orok konpromisoa hartzea eta aniztasuana babestea gure egunerokotasunean keinu nabarmenak eginez.
- polarizazioa eta estereotipoei aurre egitea, kultura desberdinetako pertsonen arteko ulermena eta lankidetza hobetuz.
Horretarako, 2024an, gure azentuaren bidez kultura desberdinak irudikatzearen eta elkarlotzearen aberastasuna nabarmendu nahi dugu. Hizkuntza topagune bat da, eta bertan gure tradizioak eta hizkuntza berean hitz egiteko aukera ematen duen trukea ospatu behar ditugu, zein testuingurutan ikasi dugun kontuan hartu gabe. Gure azentua gure artean hitz egiten dugun kulturen aniztasuna irudikatzeko modu bat da
Horregatik, kanpaina honekin garrantzia eman nahi diogu eta diogu AHAZTU NIRE AZENTUA lanpostu bat lortzeko, etxebizitza lortzeko, ikasteko, elkarrekin bizitzeko.
Era berean, maiatzaren 21ean bertan, 17:30etik aurrera, Aieteko Bakearen Etxeak ekitaldi bat hartuko du. Ekitaldi horretan, Nerea Kortabitarte kazetari donostiarrak idatzitako "BALOREAK" liburuaren aurkezpena, haurren parte-hartzearekin egindako olerkien irakurketa, familientzako tailerrak eta kultura-aniztasuna ospatzeko txokolatada izango dira. Hamabi emakume ilustratzailek parte hartzen dute liburu honetan, eta horietako batzuek tailerrak eskainiko dituzte. Immigrazioarekin, kultura-aniztasunarekin eta gizarte-eraldaketarekin lotutako gaiak jorratzen ditu, hamabi balio unibertsalen bidez.
Geroztik eta urte batzuen zehar, Donostiako Udaleko Kultur Aniztasuneko sailak Sukaldanitzak programa antolatu du data honen inguruan. Proiektu honek aniztasun kulturala eta aniztasun gastronomikoa uztartzen ditu, eta hainbat kulturatako herritarrek ekarritako errezetak prestatzen diren Donostiako elkarte gastronomikoetan.
2014
Donostiako Udalak, EH11Kolorek eta etxe erregionalek bat egin zuten maiatzaren 30 eta ekainaren 1eko asteburuan hainbat ekintza antolatuz. Ostiral arratsaldean, Easo Plazan kulturen arteko topaketa ospatu zen, Donostiako Udalak eta hiriko aniztasun elkarteen elkarlanaren ondorioz, haur tailer, dantza, musika, erakusketak eta elkarteen eta jatorriko herrialdeen informazioa izan zelarik. Kaebnai, Haurralde, Afikeuskadi, Bidez Bide, Unión de Nicaragüenses de Euskadi, Esperanza Latina, Auzoko herritarrak eta eskoletako haurrek giro atsegina sortu zen.
2013
Unescoren 2013ko kanpainak, leku guztietako jendea eta erakundeak bultzatu zituen egun honetan aniztasuna babesteko neurri zehatzak hartzea ondorengo helburuekin:
Mundu mailan kulturartekotasun elkarrizketak, aniztasunak eta gizarteratzeak duten garrantzia areagotzea eta kontzientzia zabaltzea.
Aniztasunaren babesarekin konprometitutako norbanakakoen komunitatea eraikitzea, benetazko eta eguneko keinuak eginez.
Polarizazioa eta estereotipoei aurre egin, hainbat kulturen arteko elkar aditzea eta lankidetza hobetze aldera.
Donostiako Udalak ekainaren 1ean 11Kolore Festarekin bat egin zuen, Danbor martxan parte hartu zuen eta donostiar guztiak gonbidatu zituen beraien danborrekin kalera ateratzera.
Honekin batera, Alde Zaharreko hainbat tabernetan 11 pintxo ekimena egin zen, hau da, 11 herrietako pintxoak dastatzeko aukera izan zen , eta goizeko tailerretan haurrek maskarak eginez zituzten ere.