Proiektu honetan beraz, emakume horiei babesa eskainiko dien sare komunitarioak sortzea eta sustatzea eta beraien bizitzako esparru ezberdinen gainean erabakiak hartzeko gaitasuna hobetzea elkarrekin doaz. Hala, garatzen diren jarduera guztiekin parte hartze soziala, ahalduntzea eta bizi duten zapalkuntza anizkoitz egoeraren kontzientzia feminista sustatzea bilatzen da ere.
Bestela esanda, emakume migratzaileek beraien buruen jabe izateko prozesuak abiaraztea lortu nahi du proiektu honek eta horretarako herri heziketako metodologiak eta pedagogiak erabiltzen ditu (feminismoa, herritartasun kritiko eta aktiboa, ekologia, kultur aniztasuna eta abar).
Honenbestez, esan dezakegu Emakumeen Etxea (saioak burutzen diren lekua) kulturarteko gunea izaten ari dela egun, eta bertan jatorri anitzeko emakumeak (Afrika, Errumania, Latinoamerika…) egoera, kezka, baliabide, estrategia, behar eta aukera ezberdinak partekatzen eta ezagutzen ari direla. Emakume migratzaileen eskubideak ezagutuz, elkar-entzuketa, elkarbizitza eta auto-laguntzarako gunea izaten ari da beraz.
Ostegunero elkartzen gara 16:30etik 18:30era - Donostiako Emakumeen Etxean (Okendo, 9, Donostia) Daiteke enpresako Aitziber Eguskizak dinamizatutako gunean -.
Telefonoa: 943 481779
E-maila: kulturaniztasuna@donostia.eus