Inprimatu
Whatsapp ikonoa

+55 Programa


PDFan 2024ko apirileko agenda deskargatu.


PDFan 2024ko maiatzeko agenda deskargatu.


+55 Programa 2003an sortu zen, gizarte-talde desberdinen arteko partaidetza eta topaketa sustatzeko eta udal-zerbitzu komunitarioen erabilera handitzeko.

Zeintzuk dira programa honen helburuak?

  • Adineko pertsonek udal-ekipamendu komunitarioetan (Kultur Etxeetan, Musika eta Dantza eskolan, kiroldegietan,etab.) duten partaidetza eta zerbitzuen erabilera handitzea.
  • Adinekoei proposamenak egiteko bideak eskaintzea, zentro horietan kultura-, hezkuntza- eta kirol-jarduerak antolatzeko.
  • Adinekoek sustatutako ekimenen arrakasta bideratzeko baliabide nahikoak bermatzea, koletibo edo komunitate horren onurarako.

Nora jo behar da?

Zerbitzu honen bulego iraunkorrak honako Kultur Etxeetan daude:


Zer jarduera egiten dira?

Urtean zehar hainbat jarduera egiten dira, +55ko taldeak gainbegiratuta. Jarduerak programak berak edo programaren helburuak lortzen laguntzen duten beste eragile batzuek antola ditzazkete.

+55 jarduerak
    • Donostian ibilaldiak, Mugikorrei buruzko tailerrak, tutoretza pertsonalizatuak, belaunaldien arteko jarduerak, Emakumearekin lotutako jarduerak, Giza Liburutegiak, Adinekoen Antzerki Amateurra, BIdeo Foruma, Udako kirolak, Altzatik ibiladiak, Nordic Walking, Musikalak, SOy Ritmo, Zarzuela, Sexhitz, Poesiaren txokoa, Jardunaldi tematikoak, arte-lehiaketak,etab.

Adinekoen ekimenez sustatutako jarduerak
    • Batukada, "Club de los Mayores Vivos", Ingurumen tailerra, etab.

+55 Programak adineko pertsonentzat DOnostia Kulturan sustatutako jarduerak
    • Kultur-zentroetako arduradunekin harreman zuzena izateak aukera ematen digu adinekoen interesei buruzko aholkularitza espezifikoa emateko, eta horren ondorioz, benetako eskariari hobeto egokitzen zaizkion programazioak egin daitezke: keinu-antzerkia, mindfullness, dantza garaikidea, irakurketa errezeko kluba, Adimen emozionala,etab.

Sare-lanak, halaber, zeharkako jarduerak sortzea dakar, auzo-elkarte, jubilatuen elkarte eta adinekoen elkarteekin lankidetzan: Helduen Hitza, Acex-Eske, Kantuz Bizi, Kursaal Eszena, San Telmo, Donostia Kulturako liburutegiak, Afagi, Donostiako Udaleko sailak (Gazteria, Ingurumena, Osasuna, Mugikortasuna, Lankidetza, Berdintasuna, Donostia Lagunkoia...) Musikene, Altzako Historia Mintegia, Farmaziak, etab.