Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Gizarte- eta hezkuntza-arreta eta arreta psikosoziala



Haurrei, nerabeei eta haien familiei eskaintzen zaien hezkuntza- eta terapia-laguntza baliabide bat da, banakakoa, familiartekoa edo taldekakoa, etxean nahiz ingurune komunitarioan gara daitezkeenak.

Zer du helburu?

  • Familia-bizikidetza hobetzea
  • Adingabeen arretarako, zaintzarako eta babeserako trebetasunak hobetzea
  • Zaintza- edo babes-defizitei erantzutea
  • Familia-, pertsona- eta talde-testuinguruan desegokiak eta/edo kaltegarriak diren ohiturak, portaerak, pertzeptzioak, sentimenduak eta jarrerak aldatzea
  • Familientzako edo gizarte-taldeentzako gaitasunak eskuratzea eta garatzea, garapen autonomoa, gizarteratzea eta familia- eta ingurune komunitarioan bizikidetza egokia izatea errazteko.

Nori zuzenduta dago?


0 eta 18 urte bitarteko haurrei, nerabeei eta haien familiei, babesgabetasun arin eta/edo ertaineko arrisku-egoera baten balorazioa dagoenean edo arazo horiek agertzeko arrisku-egoeran daudenean.


Esku-hartzea gauzatzeko Lan Unitatearen agindu teknikoa behar da beti.