Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Nerabeentzako programa - Auterkia



Auterkia nerabeei zuzendutako prebentzio-programa bat da, teknologia berrien erabilera desegokiari lotutako arriskuak lantzeko.

Zer du helburu?

Nerabeak ikasiko du...
  • Gizarte-trebetasun egokiak garatzen
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera desegokia eta haiekiko esposizioa identifikatzen
  • Autoestimua eta autokontzeptua indartzen
  • Harremanak izateko ingurune osasungarriak ezagutzen
  • Nork bere burua babesteko trebetasunak trebatzen

Nori zuzenduta dago?

Zaurgarritasun-egoeran dauden, teknologia berrien erabilera desegokia egiten ari diren edo egin dezaketen eta haien segurtasuna arriskuan jar dezaten 12 eta 15 urte bitarteko nerabeei zuzenduta.

Zein da lan egiteko modua?

8-10 nerabeko taldeetan lan egiten da.
2 orduko 13 saio.

Zenbat balio du?

Programa doakoa da.

Nola har dezaket parte?

Programan parte hartzeko Unitate Profesionalaren agindu teknikoa behar da.

Auterkia nerabeen programari buruzko informazio gehiago eskuhorri honetan.