Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Gurasotasun Positiborako programa



Gurasoei zuzendutako programa, hazkuntzak dakartzan eguneroko erronkei aurre egiteko estrategia eta ezagutza egokiak eskura ditzaten.

Zer du helburu?

  • Hobeto identifikatuko dituzu zure seme-alaben beharrak garapen-etapa bakoitzean
  • Tresnak eskuratuko dituzu hobeto sentitzen ikasteko, tentsio-uneetan lasaiatasunari eusteko eta zure seme-alabekin modu positiboan komunikatzeko.
  • Zure seme-alabek dituzten premiak modu aktiboagoan entzutea sustatuko duzu
  • Zure seme-alabei beren zailtasunak (pertsonalak, sozialak, akademikoak...) konpontzen laguntzen ikasiko duzu.
  • Familia-eremuko desadostasun-egoerak hobeto maneiatzea lortuko duzu

Nori zuzenduta dago?

0 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei.

Zein da lan egiteko modua?

Gurasoekin talde-formatuan lan egiten da. 11 saio, astean 2 orduko maiztasunarekin.

Haurtzaindegi zerbitzua dago programan parte hartzen ez duten seme-alabentzat.

Zenbat balio du?

Programa doakoa da.

Nola har dezaket parte?

Programan parte hartzeko Lan Unitatearen agindu teknikoa behar da.

Gurasotasun Positiborako Gida Programari buruzko informazio gehiago eskuhorri honetan.