Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Egokitzen programa



Padre levantando a un niño/a


Egokitzen programa banantze- eta/edo dibortzio-prozesu bat egin duten familiei zuzenduta dago.

Zer du helburu?

  • Banantze- eta/edo dibortzio-prozesu baten ondoren, seme-alabentzako ingurune segurua sortzen lagunduko dizugu.
  • Trebetasunak eta estrategiak ematen dizkizugu prozesu horri lotutako estres-egoera bat bizitzen ari bazara, zure seme-alabak babestu ahal ditzazun, kalteturik gertatuz gero.
  • Zure 8-12 urteko seme-alabei beren egoera emozionalak modu osasungarriagoan kudeatzen lagunduko diegu.

Nori zuzenduta dago?

  • 0 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten banantze- eta/edo dibortzio-prozesuan dauden gurasoei.
  • Banantze- eta/edo dibortzio-prozesuan dauden gurasoak dituzten 8 eta 12 urte bitarteko seme-alabei.

Zein da lan egiteko modua?

Talde formatuan lan egiten dugu:
  • Gurasoentzako programa: 90 minutuko 11 saio, astean behin.
  • Seme-alabentzako programa: ordubeteko 10 saio, astean behin.

Haurtzaindegi zerbitzua dago programan parte hartzen ez duten seme-alabentzat.

Zenbat balio du?

Programa doakoa da.

Nola har dezaket parte?

Programan parte hartzeko Lan Unitatearen agindu teknikoa behar da.

Egokitzen Programari buruzko informazio gehiago eskuhorri honetan.